martes, 23 de febrero de 2010

Bigunegi, eskuz eta buruz

Athletici dezente zaildu zaio Europako Ligako final-hamaseirenetako kanporaketa, ez baita gai izan etxean irabazteko
Iraizozen huts bat baliatu du Anderlechtek gola sartzeko, eta San Josek sartu du 1-1ekoa
Unai Zubeldia.
San Mameseko sua nahi zuen Joaquin Caparrosek Europako Ligako bidea samurtzeko, baina Bilboko kaleetan eta harmailetan egon zen atzo surik handiena. Zelaian askorik ez. Harmailak ia lepo beteta, jokalariak partidan sartuta, Europako Ligako final-hamaseirenetako joanekoa jokoan... Gau handi horietako bat espero zen atzo San Mamesen, baina hutsegite handien gaua izan zen gehiago. Lehen zatian, batez ere. 0-1 galtzen hasi ondoren, Athleticek, gutxien-gutxienik, lortu zuen partida berdintzea. Baina zuri-gorriei dezente zaildu zaie kanporaketa, Anderlecht aurkari gaiztoa baita bere zelaian -datorren ostegunean jokatuko dute itzulikoa, 19:00etan-. Bero jokatzeko partida zen atzokoa, baina Gorka Iraizoz bigunegi ibili zen belgikarren golean, eta, orokorrean, Athleticek ez zuen asmatu partida irakurtzen, nahiz eta bigarren zatian estutu zuen. Eskuz eta buruz bigunegi aritu ziren zuri-gorriak. Etxekoena izan zen partida lehen hamabost minutuetan. Joko ikusgarririk egin gabe, baina atzean sartu zuen Athleticek Anderlecht. Hegaleko jokoari esker, lehen hamabost minutuetan hiru aukera sortzeko gai izan ziren zuri-gorriak. Bosgarren minutuan Iraolak urrutitik erdiratu, eta Llorentek, atzelariari aurrea hartuta, gutxigatik kanpora bidali zuen baloia, buruz. Hamargarren minutuan De Marcosek erdiratu zuen, eta Llorente ez zen gai izan atzelariei iskin egiteko. Hurrengo minutuan Gurpegiren erdiraketa batean bidali zuen baloia kanpora Llorentek, buruz, behartuta. Hiru aukera txiki. Ezer askorik ez. Baina belgikarrak atzean sartuta zeuden. Hori bai, lehen jokaldi landuan, hamabosgarren minutuan, Legear buruz gola sartzeko zorian izan zen. Castillo erdiraketari begira geratu zen, eta Anderlechtek gutxigatik ez zuen baliatu bilbotarren lehen huts hori. Bisitariek 25. minutuan izan zuten bigarren aukera, Boussoufak egindako erdiraketan. Iraizozek azken unean bidali zuen baloia kornerrera. Etxekoen bigarren hutsa 30. minutuan iritsi zen, Ustaritz San Joseri baloia buruz pasatzen hasi zenean -Amorebietak ezin izan zuen jokatu azken unean, gastroentiritisak jota, eta Ustaritz aritu zen hasieratik-. Atzelariak ez zuen ondo neurtu, eta Lukaku oparia baliatzear izan zen. Aurrelariaren jaurtiketa kanpora joan zen, ordea, gutxigatik izan bazen ere. Eta hainbeste opariren artean, 34. minutuan jada ez zuen barkatu Anderlechtek. Kontraeraso azkarra egin zuten belgikarrek. Lukakuk area ertzetik jaurti zuen, Iraizoz gelditzen saiatu zen, baina baloiak ihes egin zion esku bigunetatik, eta hantxe zen Biglia, baloia sareetara bidaltzeko prest. Kolpe gogorra izan zen hori Athleticentzat, lehen zatia amaitu bitartean ia ez baitzen gai izan aukera argi bakar bat ere sortzeko. Luzapeneko minutuan iritsi zen aukera hori. Gurpegik erdiratu, Llorentek Yesteri utzi, hark De Marcosi, eta atezainaren aurrean, ezin baloia sareetatara bidali. Bigarren zati hasiera ona Estutu handiren behar zuen partidak, eta bero-bero zelairatu zen Athletic bigarren zatian. Lehen minutuan bertan Llorentek Javi Martinezi utzi zion baloia, eta nafarrak gutxigatik ez zuen lortu berdinketaren gola. Kornerrera bidali zuen atzelari batek. Hain zuzen ere, motzean ateratako korner batean, Susaetak jaurti, eta San Josek sareetara bidali zuen baloia, 58. minutuan. Orduan berotu zen San Mames, eta partida amaitu arte Susaetak, Llorentek -oso ona- eta Toquerok eskura izan zuten bigarren gola. Baina alferrik. Lukakuk 69. minutuan 1-2koa sartu ez zuenean, gustura. Zaildu egin da kanporaketa, eta bigun hasitakoa bero amaitu beharko du Athleticek.

lunes, 22 de febrero de 2010

kamal en pacasiones

Hola yo mi llamo kamal tengo 13 en este semana lunes y martes a edo a bilbao martes y miércoles y jueves a durango ...

martes, 9 de febrero de 2010

fokaha moul taxi

fokaha moul taxi

Nire Izena Kamal.

mal da 13 urte ditut.

Marokokoa naiz.

Nire herriaren izena Tinghir da.

Hiru anaia- arreba ditut

Hiru nesaka eta 0 mutil

Nire gurasoak maria eta Ali dira

jueves, 4 de febrero de 2010

Elkarrizketa (Conversación)

Audio: Zelan?
Egileak (autores): Kamal eta Lahcen.

miércoles, 3 de febrero de 2010

bregontas en arabe y euskera

أنا إسمي كمال


عيندي 12عام

أنا دي مغرب

قرياتي هيا تينغير


عيندي سيفر
Nire Izena Kamal da.

Hamabiru 13 urte ditut.

Marokokoa naiz.

Nire herriaren izena Tinghir da.

Hiru anaia- arreba ditut

Hiru nesaka eta 0 mutil

Nire gurasoak maria eta Ali dira






تالات اجاوات

أبي
يسموه ألي